Gaur arratsean Udaberriko Bertso Saioa antolatu du Ttakun kultur elkarteak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean. Emanaldia kultur etxeko auditorioan izango da, 20.00etan. Sarrerek sei euro balio dute eta kultur etxean nahiz Kutxabanken eros daitezke.

Tradizioari traizio izenburua jarri diote aurtengo hitzorduari. Ane Labaka, Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariek Beatriz Egizabalek jarriko dizkien gaien gainean hausnartuko dute.

Aipatutakoez gain, beste artista batzuk parte hartuko dute: Uxue Odriozola, Araitz Ramos, Javi Herros, Ibai Morales edota Earra bertso eskolako ikasleak, besteak beste.

Lasartearra

Lasartearra elkarteak bertso afari bat antolatu du maiatzaren 12an, 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Izen-ematea zabalik dago labur.eus/lasartearra estekan. Sarrerako 18 euroak ekitaldiko egunean ordainduko dira.