Usurbilgo ondarea ezagutzeko bisita gidatuak
Herriko kaleetako artelanei buruzko azalpenak emango dituzte bihar eta maiatzeko asteburuetan
Usurbilgo Udalak, bihar eta maiatzeko asteburuetan, Usurbil Museo Irekia izeneko bisita gidatuak berreskuratuko ditu.
Ekimen honi esker, Usurbilgo kale, plaza eta hormetan ikus daitezkeen artelanak ezagutzeko aukera dago. “Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak aurki daitezke gure herrian, horregatik diogu Usurbil museo ireki bat dela, gure ondare aberatsa guztion eskura eta gozagarri dagoelako”, aditzera eman dute.
Bisita gidatuak zehazki bihar eta maiatzaren 6an, 7an, 13an, 14an, 27an eta 28an burutuko dira. Parte-hartzaileak Sutegi kultur etxean elkartuko dira 12.00etan.
Bisitak hiru euroko prezioa du (18 urtetik behera, doan) eta izen-ematea, 650usurbilbizi.eus/agenda webgunean egin behar da.
Bestalde, gaur 18.00etan Sutegiko erakusketa gelan Zumetaren muralaren inguruko erakusketa zabalduko da.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”