Larunbatean udalerriko aisialdi nautikoko 14 enpresa Itsasoratu izeneko jardunaldian batuko dira. Hondarribiko Udaleko Sustapen Ekonomikoko Sailak Bidasoa Bizirikekin lankidetzan antolatutako ekima da eta Kirol Kaian egingo da.

11.30etik 14.30era eta 17.00etatik 20.00etara enpresek euren itsas jarduerak ezagutzera emango dituzte, eta gerturatzen direnek horietako batzuk probatzeko aukera izango dute. Topaketa irekia eta doakoa izango da.

Egunean zehar erakustaldi, tailerrak eta zozketak egingo dira gainera, eta Kirol Kaiko ostalariak ekimenera batu egin dira ere.