Zumaiako EAJ alderdiak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu. 20 lagunen zerrendan gaztetasuna eta esperientzia uztartu nahi izan dute. “Talde prestatua eta herrikoia osatu dugu, Zumaiako udaleko arlo ezberdinetan lan egiteko gogotsu dagoena”.

Alkategaia Josemi Antia Albizu da. 61 urteko zumaiarra, abertzalea eta kirolzalea. Ibilbide luzea izan du herrigintzan eta kirolean. EAJk argitaratu berri duen zerrendako bigarrena Iker Mardaras Arrieta da: 49 urte ditu, Algortan jaiotako zumaiarra eta marketing eta enpresa kudeaketan lizen- tziatua. Finantza kontrolatzaile gisa lan egiten du eta azken lau urteotan ogasun, pertsonal eta turismo sailetan zinegotzia izan da Udalean. Zerrendako hirugarrena Ainhoa Ilarramendi Azkue da. Zarautzen jaioa, azken 20 urteotan Zumaian bizi izan da eta bertan sortu du familia. Teknikaria ofizioz, azken agintaldi honetan Zumaiako udalean zinegotzi lanetan aritu da. Xabier Odriozola Etxaniz da laugarrena. Egun DBHko irakaslea da. Bosgarrena Mireia Aranbarri Ieregi da, 22 urteko zumaiarra. Ander Olaizola, Elene Lazkano, Eusebio Larrañaga, Edurne Egaña, Lide Amilibia, Javier Salvador, Lore Esnal, Ramon Gaztañaga, Xabier Urrutia, Arantzazu Arrizabalaga, Asier Esnal, Arantxa Tapia, Isidro Fernandez, Paula Esnal eta Arantzazu Florez dira zerrenda osatzen dutenak. Bakoitzaren informazioa www.gipuzko.eus/eu/zumaia webgunean eskura daiteke.