Síguenos en redes sociales:

Txirrinduak konpontzeko postua jarri dute Lazkaon

Osasun Zentroaren eta Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiaren artean kokatu dute

Lazkaoko Udalak bizikletak konpontzeko postu bat jarri du Osasaun Zentroaren eta Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiaren artean. Guneak gurpilak puzteko aire-ponpak eta erremintak ditu. Gainera, txirrinduak altuera jakin batera igo-tzeko aukera eskaintzen du, lanak erosoago egin ahal izateko.

“Txirrindulariei une jakin batean mantentze-lanak eta konponketa txikiak egiteko aukera ematen die, matxura txiki baten aurrean berriro martxan jartzeko”, azaldu dute Lazkaoko Udaletik.

Konponketa-estazioa ONBIZI Lokalizazioen mapa birtualean egongo da, Euskadiko gainerako herrien antzeko puntuekin batera.

Bestalde, txirrinduak garbi-tzeko bi gune ere badaude Lazkaon. Udalak 2020an jarri zituen bizikletak konpontzeko postua dagoen puntu berdinean. Izan ere, udal gobernuak txirrinduaren erabilera sustatu nahi du.