Gure Zirkua Lazkaora iritsiko da egiten ari den hamaikagarren biraren baitan. Hamaika emanaldiz disfrutatu ahalko da Lazkaon, maiatzaren 19tik ekainaren 3ra bitartean, ordutegi ezberdinetan.

Lehenengo emanaldia maia-tzaren 19an izango da, ostiralean, 19.00etan; bigarrena, berriz, larunbatean, hilaren 20an, bi hi-tzordurekin, 16.30ean eta 19.00etan; eta hirugarrena igandean, hilaren 21ean, arratsaldeko 18.00etan. Saioek hilaren 26an, ostiralean, 19.00etan, 27an, larunbatean, 16.30ean eta 19.00etan eta 28an, igandean, 18:00etan jarraituko dute. Bestalde, ekainean, beste hiru emanaldi izango dira: ekainaren 2an, ostiralean, 19.00etan, eta larunbatean, hilaren 3an, 16,30ean eta 19.00etan.

Sarrerak atzo jarri ziren salgai eta eskuragarri daude www.gurezirkua.eus webgunean. Saio bakoitzaren egunean 30 sarrera zirkuaren leihatilan salgai egongo dira.