Kirol Elkarteak hiru mendi-ibilaldi antolatu ditu Ataunen
Hiru mendi-ibilaldi antolatu ditu Ataun Kirol Elkarteak. Bata luzea izango da, bigarrena tartekoa, eta hirugarrena motza. Antolatzaileen hitzetan, helburua “naturaz dastatuz, oinezkotasuna bultzatzea da, korrika eta apustu-kutsua baztertuz”.
Maiatzaren 7a da ibilaldiak egiteko aukeratu den eguna. Hiru taldeak Ataungo San Martin auzoko Auzoeta kiroldegitik abiatuko dira. Aipatzekoa da ibilaldi motza lehenbiziko aldiz antolatu dela. Hamar-hamabi kilometro ingurukoa da. “Eskolako ume eta beren familientzat egokia izango delakoan gaude”, adierazi dute Ataun Kirol Elkartetik.
Ibilaldi luzea eta tartekoa, aldiz, bi urtez behin antolatu izan dira. Duela bi urte, 2021ean, ezin izan ziren aurrera eraman koronabirusaren pandemiak galarazi zuelako; hori dela eta, ibilaldien azken edizioa 2019an gauzatu zen. Aurtengoa, XI. edizioa izango da.
Atauni buelta bezala ezagutzen da ibilaldi luzea. 48 kilometro ditu guztira. Parte hartzaileek bedera- tzi-hamaika ordu inguru behar izango dituzte bide guztia egiteko. Arantzazumendi, Atxurbide, Lizarragabea, Aietsu, Areatza, Saratsamendi eta Intsusburtik igaroko dira besteak beste. Goizeko 6.30ean irtengo dira mendira bidean.
Bestalde, tarteko ibilaldikoek, lau-bost ordu inguru beharko dituzte ibilaldia egiteko. 8.00etan abiatuko dira eta ondorengo lekuetatik igaroko dira, besteak beste: Astigarraga, Barandiaran Museoa, San Gregorioko Portugaina, Gaztinarre…
Ibilaldi luzean edo tartekoan parte hartu nahi duten pertsonek hamar euro ordaindu behar dituzte; motzekoek, berriz, debalde parte hartu dezakete. Bi ibilaldi hauetan, kontrolguneak jarriko dira, mendizaleek bertan jan edota edateko.
Temas
Más en Bertan
-
Un calendario hecho por y para Arrasate
-
Majori y los frontones municipales presentan “deterioro evidente”, según EAJ-PNV de Ordizia
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal
-
Legazpi tendrá por vez primera el presupuesto más alto de la comarca Urola Garaia