2023ko inbertsioen aurrekontuari 829.932 euroko gehikuntza egitea onartu du Amasa-Villabonako udalbatzak.

Horrela, diruz hornituko diren inbertsio nabarmenenak hauek izango dira: liburutegiaren eraberritzea (195.000), Gráficas Leizaola pabiloia botatzea (145.000), espaloiak eta asfaltatze lanak (90.000 euro), Fleming Herri Eskolako obrak (70.000), kiroldegiko erreformak (60.200), energia planeko inbertsioak (54.490,18), ibilgailu elektrikoa erosketa (50.000), kultur etxeko teilatua eraberritzea (39.000), Gurea zineko konponketak segurtasuna bermatzeko (37.718), gaztelekuko beroketa sistema berria (26.000), irisgarritasuna hobetzeko lanak (25.000), hiri altzarien erosketa (17.000) eta parkeak berritzea (16.000). Inbertsio hauek guztiek diruz hornitzeko, gerakin ekonomikoa erabiliko da, hau da, 2022. urteko aurrekontuaren likidazioa egin ondoren udalak bankuan duen 4.583.870 euroko diru funtsetik finantzatuko da.