Larunbatean Martxoan Bertsoa ekimeneko taldekako txapelketako finala jokatu zen Urretxuko gaztetxean. Botxan Magoa izeneko taldea nagusitu zen. Talde hau Mikel Iturriotz, Beñat Torres eta Arkaitz Aizpuruk osatzen dute.

Betiko moduan, hiru taldek parte hartu zuten finalean: Legazpiko Bertso Olariak (Lierni Ugarte, Ane Beloki eta Jone Narbaiza), Bandolerok (Martin Sagastibeltza, Jon Mendizabal eta Joseba Salegi) eta Botxan Magoa.

Aurtengo Martxoan Bertsoa amaitzera doa. Azken ekitaldia hilaren 15ean izango da: Miseriaren adarrak ikuskizuna egingo dute Labeaga aretoan. 18.00etan hasiko da.

Txapelketaz gain, beste bi ekitaldi egin dituzte orain arte: martxoaren 16an Ane Zubeldiak eta Eider Adeletxek Hitz esana emanaldia egin zuten Zumarragako kultur etxean eta larunbatean, finalaren aurretik, bertso eskolako kideek bertso musikatuak abestu zituzten.