Síguenos en redes sociales:

Giza liburutegia, hilaren 20an Urretxun

Parte-hartzaileek sei bizilagunen bizitzaren berri izango dute, hilaren 20an liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak, +65 foroarekin elkarlanean, giza liburutegia antolatu du. Ekintza horretara gerturatzen direnek, sei pertsonen bizi-tza ezagutzeko aukera izango dute. Helburua aurreiritziak gainditzea da. Solasaldiek 15 minutu iraungo dute. Ekitaldia hilaren 20an izango da, 17.00etatik 19.00etara, Urretxuko liburutegian.

Parte-hartzaileek garai bateko migrazio prozesuak, gurpil aulki baten gaineko bizitza, beste garai bateko Urretxu... ezagutuko dituzte. Parte hartzeko, 693 900 568 zenbakira deitu behar da edo aniztasuna@urretxu.eus helbidera idatzi.