Fleming Herri Eskolak Eusko Jaurlaritzako 196.215 euro jasoko ditu
Eusko Jaurlaritzak Amasa-Villabonako Udalak eskatutako dirulaguntza guztiak onartu ditu. Horrela, eskola publikoaren instalakuntzak eta azpiegiturak hobetuko dira. Guztira lau proiektu aurkeztu zituen udalak Udalaguntza dirulaguntza lerrora eta proiektu guztietan aurrekontuaren %60ko dirulaguntza ematea onartu da.
Diruz lagunduko den lehen proiektua izango da Arratzaingo eraikinean galdarak aldatu eta gasa sartzea; bigarrena, Arratzaingo eskoletako erdialdeko patioa estaltzea; hirugarrena, komun egokitu berri bat egitea Arratzaingo eraikineko behe solairuan; eta laugarrena, Arroako eraikinean gelak elkartzeko tabike mugikorrak ezartzea.
Azken urteetan egin den bezala, behin dirulaguntzen ebazpena ezagututa, udal gobernu taldea Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin bilduko da 2022ko inbertsio-planaren nondik norakoak adosteko; obrak egiteko egutegia, lehentasunen finkapena eta datorren urterako inbertsioen aurreikuspenak.
Udal gobernuak legealdi honetan Fleming Herri Eskolaren eraikin eta instalakuntzak hobetzeko egin den lana azpimarratu nahi izan du: “eskolako zuzendaritzarekin izandako elkarlana oso positiboa izan da eta aurrerantzean ere urtez-urteko inbertsio planekin jarraitzeko konpromisoa dugu”.
Temas
Más en Bertan
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”
-
Lezo impulsa la dramaturgia vasca de jóvenes autores
-
El IV Encuentro de Gigantes de Elgoibar se celebrará a cubierto ante la amenaza de tormentas
-
Punta-puntako alpinistak elkartuko dira Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean