Asteasuko EAJ-PNVko alderdikideek Aitziber Egaña Callejo izendatu dute alkatetzarako hautagai gisa maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako.

Zerrendaburuaren helburu nagusia da “Asteasu bazterketarik gabeko udalerri izatea da; denentzat atseginagoa eta bizikideagoa. Asteasu, guztiontzat herria izatea”. Bere eginkizunean, arreta berezia jarriko duela agindu du “ingurumenean eta pertsona ahulenen gizarte-babesean”.  Aitziber Egaña Biologia Zientzietan litzenziatua da Nafarroako Unibersitatean eta gaur egun administrazio publikoan ari da lanean.