Andatzatik Aiarako XVI. Igoera gaur egingo da. Aurten 37 autok eman dute izena. Urtero bezala, goizean ibilgailu guztiak ikusteko aukera egongo da, 9.30ean Gozategi plazan. Bertan ikuskapen teknikoak egingo dituzte 9.00etatik 12.00era. Komisarioak ibilgailu guztiek segurtasun arauak betetzen dituztela egiaztatu eta gero hasiko dira.

Errepidea arratsaldeko 13.30ean itxiko da eta 14.30ean hasiko da lehen entrenamendu txanda. Erlojuaren aurka, lau kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek. Lehen bi txandak entrenamenduak izango dira eta azken biak hartuko dituzte kontuan.