Eska daitezke jada kultur arloko dirulaguntzak Zumaian
Zumaiako elkarteek lor dezakete 2023. urte osoan zehar antolatutako proiektuetarako
Zumaiako Udalak herriko jaiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu zuen eta datorren astera arte izango da.
Oraingoan, festetako deialdiaren ondoren, kultur arloko dirulagun-tzen deialdia zabaldu du aurten ere Zumaiako Udalak. Kasu honetan diru laguntza orokorrak eta musika, dantza eta antzerkikoak jasotzen ditu deialdi berri honek.
Kultur arloko dirulaguntzen deialdi honek, 2023. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu, orain arte egindakoak eta egitekoak direnak ere.
Argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitzeko aukera dute 943 861 056 telefono zenbakian. Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian eta egoitza elektronikoan www.uzt.gipuzkoa.eus.
Oinarriak www.zumaia.eus webgunean aurki daitezke Albisteak sailaren barruan. Kultur eta aisialdi alorrean eta musika, dantza eta an-tzerkian lan egiten duten elkarteei dirulaguntzaren eskaera orria ere webgune berdinean lor daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"
-
Los secretos heráldicos de Arrasate: un viaje por lo escudos de la villa