Síguenos en redes sociales:

Zumaiako jaiak antolatzeko dirulaguntzak eska daitezke

Herriko elkarteek 29ra arte izango dute lortzeko aukera Internet bidez, udaletxean edota Alondigan

Herriko jaietako ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Martxoaren 29ra arte izango dute elkarteek jaiekin lotutako ekitaldien-tzat laguntza ekonomikoa eska-tzeko aukera. Laguntzak 2023an egin diren eta egingo diren jarduera guztiak hartzen ditu barne. Dirulaguntza orokorrak, eta an-tzerki eta dantza arlokoak laster jarriko dituzte martxan.

Informazio gehiago lor daiteke 943 861 056 zenbakira deituta. Eskaera orria eranskinekin aurkeztu beharko dute ordezkariek udaletxean, Alondegian edota egoitza elektronikoan www.uzt.gipuzkoa.eus.