Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamabosgarren urteurrena dela eta, 2021eko eta 2022ko lan irabazleak biltzen dituen liburuxka argitaratu du Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean.

Euskarazko komikigintza eta sormena sustatzea du helburu Ibarra-Galtzakomik lehiaketak. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den bakarra da eta Euskal Herri osotik jaso tzen dira lanak urtero. Aukera paregabea izaten da euskarazko istorioak komiki bihurtzen dituzten artista gazte eta helduentzat. Kultur etxean eta Galtzaundiren egoitzan izango dira eskuragai, doan.