Zarauzko Musika Bandak udaberriko kontzertua eskainiko du gaur eguerdiko 12.30ean Merkatu Plazako lehen solairuan.

Iosu Isastik zuzentzen duen banda entzutera hurbiltzen direnek bost pieza entzuteko aukera izango dute. Kontzertuak gutxi gora behera, 45 minutu iraungo ditu eta Musika Bandaren esanetan, “musikaz gozatzera gonbidatzen dugu Zarauzko herri osoari”.

Esan bezala bost pieza joko dituzte eta hurrengo hauek izango dira: lehenik Concert March joko dute Takeo Kobayashirena. Ondoren, Tannhaüser March pieza eskainiko dute, Richard Wagnerrek konposatua eta German Alvarez Beigbeden konposatzaile gaditarrak moldatutakoa.

Gero, The Symphonic Gershwin eta Alpina Fanfarre entzuteko aukera izango da eta, azkenik, Rapsodia Vasca joko dute.