Ordiziako Majori-Altamirako anexoa zabalik egongo da goizetan, datorren astelehenetik aurrera. Oinez ibili nahi dutenengan pentsatzen hartu den erabakia da, izan ereę, herritarrek bertan ibiltzeko eskaera egin zuten.
“Ordizian kirolak indar handia du, baina bestelako diziplinak ere praktikatzen duten pertsona ugari ditugu, hala nola, oinez ibiltzen direnak. Hala, pertsona horiei beste aukera bat eskaini nahi diegu eta horregatik zabalik egongo da astelehenetik aurrera anexoa”, adierazi du Jon Ander Caballerok, kirol zinegotziak.
9.00etatik 13.00etara ateak irekita izango ditu anexoak, baita bertako komunak ere.