Katea-etxea gaztelekuko eraberritze eta egokitze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategia elementu naturalekin eraberrituko du Amasa-Villabonako Udalak.

Onartu den proiektu honen bidez, espazio publiko berri bat gehituko da herritar ororen erabilerarako, izan ere arte izan duen itxiturak eremu horren erabilera publikoa ukatzen zuen.

Horrela, egurrezko graderio bat sortuko da kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean picnic mahai bat ezarriko da, kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberrituko da, eserlekuak edo bankuak jarriko dira eta landare igokariak landatuko dira, besteak beste.

Kimu bat enpresa arduratuko da aipatutako lan hauek aurrera eramateaz, lanek hamar egun inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.