Gaztelekuko lorategia egokituko dute Villabonan
Itxitura kendu eta helburua da espazio publiko berri bat gehitzea herritar ororen erabilerarako
Katea-etxea gaztelekuko eraberritze eta egokitze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategia elementu naturalekin eraberrituko du Amasa-Villabonako Udalak.
Onartu den proiektu honen bidez, espazio publiko berri bat gehituko da herritar ororen erabilerarako, izan ere arte izan duen itxiturak eremu horren erabilera publikoa ukatzen zuen.
Horrela, egurrezko graderio bat sortuko da kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean picnic mahai bat ezarriko da, kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberrituko da, eserlekuak edo bankuak jarriko dira eta landare igokariak landatuko dira, besteak beste.
Kimu bat enpresa arduratuko da aipatutako lan hauek aurrera eramateaz, lanek hamar egun inguruko iraupena izatea aurreikusten da. Guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.
Temas
Más en Bertan
-
Adiós a toda una referencia gastronómica de Debabarrena: el Txurruka de Soraluze cierra sus puertas esta semana
-
La Travesía Getaria-Zarautz reunirá a más de 3.700 personas entre todas sus modalidades
-
Los misterios del poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi al alcance de la mano
-
El euskera llega a los semáforos de Eibar