Zarautz – Kontsumobideren eskutik Autonomiarako etxeko ekonomia izeneko hitzaldia izango da martxoaren 21ean Zarauzko Etxezabala bilera aretoan (Kale Nagusia, 29) arratsaldeko 18.30etik 20.30era. Bereziki gazteei zuzendutako hitzaldia da. Bertara etxetik joaten diren gazteek baliagarri izango dituzten gestio ekonomikoari loturiko zalantzak argitu eta gomendioak emango dira.

Saioan parte ahal izateko martxoaren 16ra arte dago apuntatzeko epea. Horretarako, www.labur.eus/ryRPb estekan izena eman beharko da.

Bestalde, apirilaren 19rako beste hitzaldi bat prestatu dute: Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean. Leyre Cano psikopedagogoak gidatuko du hitzaldia eta azken saio honetarako izen- ematea datozen egunetan irekiko da.