Martxoaren 10ean zabalduko dituzte Landetxeko ateak, Oiartzungo behar estrategiko nagusiei erantzuna emango dien eraikina. Kultur aretoa du, jubilatuen egoitza bertan kokatuko da eta euskalgintzaren elkargunea izango da. Honenbestez, Ongizate sail osoa Fermiñenen kokatzea ahalbidetuko du.

Ekitaldia 18.30ean hasiko da kultur aretoan eta gonbidapena beharko da bertaratzeko. Ondoren, 19.00etan, Landetxe plazan, Herria da antzokia artekintza kolektiboa emanaldi parte-har-tzailea burutuko da eta herritarrei irekia izango da.

Martxoaren 11n, 11.00etatik 13.00etara eraikina barrutik ezagutzeko aukera egongo da eta 13.00etan luntxa eskainiko da tabernan. Bi ekintza hauek irekiak dira. Gainera, 19.00etan, Irati filma emango dute.

Bestalde, hilaren 12an Kukaik Hnuy illa ikuskizuna eskainiko du. Bi emanaldietarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai udal webgunean.