Zientzia argazkiak daude ikusgai Lazkaon
IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketako irudi ederrenak ikus daitezke
Datorren martxoaren 2ra bitartean, ikusgai izango dira Lazkaoko Kultur Etxeko erakusketa aretoan, IX. Lemniskata Nazioarteko Matematika Argazki Lehiaketako irudi irabazleak eta hoberenak.
40 argazki ederrez sortutako erakusketa da; 79 egileren 288 argazkiren artean aukeratuak izan dira. Irudien autoreen jatorria anitza da, besteak beste: Bielorrusia, Kuba, Finlandia, Portugal… Hala ere, lan gehienak Euskaditik eta Nafarroatik jasotakoak izan dira, baita estatu mailako beste hainbeste tokietatik jasotakoak ere.
Goierriko Lemniskata Zientzia Elkarteak antolaturiko lehiaketa da honakoa. Epaimahaiaren esanetan, aurtengoa lehiaketa bereziki ona izan da, izan ere argazkien maila eta kalitatea ohikoa baino altualgoa izan da.
Temas
Más en Bertan
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte