Urnietako Udalak Angelo Jimenezen Zaintzailea eskulturan egindako pintadak irmoki salatu ditu. Eskultura Zaldundegi plazan kokatzen da, eta urtarrilaren hasieran inauguratu zen.

Ekintza bandaliko horiek, azken asteetan erregistratutako beste batzuekin batera, Urnietako ondareari kalte egiten diote, eta onartezinak eta ulertezinak direla adierazi dute. Udalak bere esku dagoena egingo du gertakari horiek berriro errepika ez daitezen. Udaltzaingoa kasua iker-tzen ari da eta beharrezko neurriak hartuko dira.

Era berean, Udalak errespetuaren eta jokabide zuzenen aldeko aldarria egin du, eta horrelako jokabideak berriro ez errepika-tzea espero du.

Ildo beretik, joan den astean Urnietako PSEk ohar batean gobernu taldearen kudeaketari “suspentsu bajua” eman zion eta azkenaldian ematen ari diren ekintza bandalikoen gorakada kritikatu zuen.