Ados Pilotak 2023ko Emakumeen Binakako Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira bihar, Izarraitz Pilotalekuan. Bi partidu izango dira. Lehenengoan, promozioko mailakoa, N. Galeano eta Arrastia Aranburu eta Insaustiren aurka arituko dira. Zabaleta eta Agirre bikotea, R. Infante eta Orbegozoren aurka lehiatuko da lehen mailako ondoren jokatuko den partiduan. Partiduak 18.00etan hasiko dira. Sarrerak online daude salgai.

“Aspalditik nahi genuen emakumeen pilota txapelketako partidaren bat Azpeitira ekartzea, eta azkenean posible izan dugu aurten” adierazi zuen Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak. Emakumeen kirola ikusarazteko garrantzitsutzat jo zuen larunbatean ospatuko den bezalako saioak. “Kirol askotako disziplina askotan gero eta emakume gehiago ari dira kirolean eta lehian. Oso garrantzitsua da hori ikusaraztea eta kirol desberdinetan emakume erreferenteak sor-tzeko bultzada ematea”.