Wikipedia Oiartzungo emakumeen biografia gehiagorekin elikatzeko, Wikiemakumeak proiektua martxan jarri zuen Oiartzungo emakume talde batek 2022an. Lau emakumek osatzen dute gaur egun egitasmoa eta dagoeneko hamarnaka emakume oiartzuarren erreferentziak gehitu dituzte eduki askeko entziklopedia honetan.

Egitasmoa herritarren artean azaltzeko bihar hitzaldia antolatu dute, Oiartzungo Udaleko Feminismo sailarekin elkarlanean. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 18.30ean. Marisa Barrena Larruzea gonbidatu dute aurkezpenera, Durangaldeko Wikiemakumeok proiektuaren partaide eta bultzatzailea.

Halaber, biharko hitzaldiaz gain, ekainera bitarte beste hainbat jardunaldi antolatu ditu Oiartzungo Udaleko Feminismo sailak, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin batera. Hurrengo zita Martxoraren 8ko hitzorduetan izango da.