Wikipedian, Oiartzungo emakumeen biografia gehiago
‘Wikiemakumeak’ proiektua azalduko da bihar udaletxeko pleno aretoan 18.30ean
Wikipedia Oiartzungo emakumeen biografia gehiagorekin elikatzeko, Wikiemakumeak proiektua martxan jarri zuen Oiartzungo emakume talde batek 2022an. Lau emakumek osatzen dute gaur egun egitasmoa eta dagoeneko hamarnaka emakume oiartzuarren erreferentziak gehitu dituzte eduki askeko entziklopedia honetan.
Egitasmoa herritarren artean azaltzeko bihar hitzaldia antolatu dute, Oiartzungo Udaleko Feminismo sailarekin elkarlanean. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 18.30ean. Marisa Barrena Larruzea gonbidatu dute aurkezpenera, Durangaldeko Wikiemakumeok proiektuaren partaide eta bultzatzailea.
Halaber, biharko hitzaldiaz gain, ekainera bitarte beste hainbat jardunaldi antolatu ditu Oiartzungo Udaleko Feminismo sailak, Oiartzungo Feministen Asanbladarekin batera. Hurrengo zita Martxoraren 8ko hitzorduetan izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Aretxabaleta impulsa un plan de replantación para renovar el arbolado urbano
-
Pasaia moderniza con una escape room la programación del 8M
-
Los keniatas que han venido a la Urolako Trena Maratoia y la Azkoitia-Azpeitia entrenan con los niños de Urretxu y Zumarraga
-
Lazkao ofrece mucho deporte en Semana Santa