Piztu energia-komunitateak (irabazi-asmorik gabeko Zumaian sortutako kooperatiba) hitzaldia antolatu du etzirako. Energia fakturak irakurtzen lagundu eta erakutsiko dute bertan. Kontsumo-erakundeen arabera, oso pertsona gutxik uler-tzen dituzte beraien energia-fakturak.

Zumaiako Oxford aretoan izango da arratsaldeko 18.00etan eta hizlaria Fermin Arruabarrena, Hernaniko energia bulegokoa (Enherkom) izango da.

Hitzaldia euskaraz izango da, baina gaztelaniaren aldibereko itzulpena egongo da bertan.

Piztuk adierazi du jendeak, oro har, ez dakiela merkatu librean edo merkatu arautuan dauden, ezta merkatu horietako batetik bestera igarotzeko zer egin behar den. “Faktura beraren kontzeptuak ere misterio bat dira haientzat. Horregatik, gehiago jakin nahi duen orori” osteguneko hitzaldira joatea gomendatzen die.