Txirikorda, Usurbilgo belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa, barrutik ezagu-tzeko bisita egingo dute ostiralean, 17.30ean, atarian bertan elkartuta. Bertan bizitzeko izen-ematea zabalik dago otsailaren 28ra arte. Interesa dutenek, eskaera orriak bete beharko dituzte, udaletxean edo zerbitzu telematikoen bidez, euren adinaren arabera.

Izena ematen dutenen artean, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da epea amaitzen denean, eta alegazioak aurkezteko tartea ere izango dute.

Txirikorda bi kolektibo zehatzi zuzendutako proiektua da: emantzipatu nahian ari diren 18-30 urte bitarteko gazteak eta bakardadeari ihes egin eta konpainian bizi nahi duten 65 urtetik gorako pertsona helduak. Horrez gain, bestelako elkarbizi-tza eredu bat sustatu nahi du, bizi eredu komunitarioa, bi kolektiboek elkar aberasteko.