Orioko Emakumeen Etxea laster irekitzea aurreikusten dute eta dagoeneko hasi dira proiektuan lanean.

Orioko Emakumeen Etxea izango denaren oinarriak zehazteko prozesu parte-hartzailea abiaraziko dute Orioko Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak.

Prozesuko protagonistak emakumeak izatea nahi dute eta guztien artean diseinatuko da espazio hori.

Horretarako, bilera irekia deitu dute. Otsailaren 28an (asteartea) izango da arratsaldeko 18.30ean Orioko kultur etxeko areto nagusian. Herriko emakume guztiei parte hartzeko deia luzatu diete.