Emakumeen Etxea egiteko bilera izango da Orion
Otsailaren 28an elkartuko dira arratsaldeko 18.30ean kultur etxeko areto nagusian
Orioko Emakumeen Etxea laster irekitzea aurreikusten dute eta dagoeneko hasi dira proiektuan lanean.
Orioko Emakumeen Etxea izango denaren oinarriak zehazteko prozesu parte-hartzailea abiaraziko dute Orioko Emakumeen Mahaiak eta Ahalduntze Eskolak.
Prozesuko protagonistak emakumeak izatea nahi dute eta guztien artean diseinatuko da espazio hori.
Horretarako, bilera irekia deitu dute. Otsailaren 28an (asteartea) izango da arratsaldeko 18.30ean Orioko kultur etxeko areto nagusian. Herriko emakume guztiei parte hartzeko deia luzatu diete.
Temas
Más en Bertan
-
Aretxabaleta impulsa un plan de replantación para renovar el arbolado urbano
-
Pasaia moderniza con una escape room la programación del 8M
-
Los keniatas que han venido a la Urolako Trena Maratoia y la Azkoitia-Azpeitia entrenan con los niños de Urretxu y Zumarraga
-
Lazkao ofrece mucho deporte en Semana Santa