Goierriko Koordinadora Feministak bihar, otsailak 8, batzar irekia egingo du. Bileraren helburua, martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzea da, mobilizazio diseinua egituratzea. Bertan, parte-hartzaile guztien ideiak eta ekarpenak kontuan hartu eta aztertuko dira.

Batzarra Denon bizitzak erdigunean. Revolucionar los cuidados para cambiarlo todo, lelopean gauzatuko da, Ordiziako Barrena Jauregian, 18.30ean.

Jaiak antolatu

Bestalde, 2023ko Legorretako Jaiak antolatzeko bilera antolatu da. Ostiralean izango da, udaletxeko Areto Nagusian, 18.30ean.