Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen Sartu elkarteak, Lanbideren bidez, mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte eta osasun-arreta emateko ikastaroa antolatu du. Saio teorikoak otsailaren 22an hasi eta uztailaren 28an amaituko dira (370 ordu). Arlo teorikoa bukatu ondoren, saio praktikoak egingo dituzte. Ikastaroa gaindituta, profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek. Ikastaroa astelehenetik ostiralera 15.00-18.00 bitartean eta hamabostean behin 9.30-14.30 izango da. Ikastaroan partehartzeko lehentasuna langabetuek edo lan aldi murriztuan daudenek izango dute.

Bestalde, Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III – UE3 proiektuaren barruan maiatzean bigarren ikastaro bat antolatuko da. Goizeko ordutegian egingo da. Informazioa hezkuntza@azpeitia.eus helbidean edo 943 255 006 telefonoan.