Joan den urteko azken osoko bilkuran Mendelu auzoko lan-mahaia martxan jartzeko mozioa onartu ondoren, lehen bilera bihar egingo da udaletxean, goizeko hamaiketan. Bertan, Gobernu Taldeko kideez gain, udaleko teknikariak, talde politiko guztietako zinegotziak eta Mendelu Zaharra Elkarteko kideak izango dira.

Bileraren helburuak honako hauek dira: batetik, Mendeluko etxebizitzak birgaitzeko aukerak aztertzea eta baloratzea; bestetik, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankide-tzan aritzeko formula finkatzea. Gainera, auzoa berrurbaniza-tzeko aukerak aztertuko dira.

“Lan-mahaiaren lehen bilera honekin, aurrera egiten jarrai-tzen dugu Mendeluko bizilagunekin auzoaren etorkizuna elkarrekin diseinatzeko hartutako konpromisoan”, nabarmendu du ohar batean Gonzalo Carrión Zerbitzuetako zinegotziak.