Yoga saioa egingo dute Jostorratz egitasmoaren baitan Azpeitian
Parte-hartzaileek, haurrek zein gurasoek, saio berezia egingo dute ostiralean 17.30etik 19.00etara
Azpeitia
– Ostiralean, otsailaren 3an, izango da Gazteria Sailak azaroan martxan jarri zuten Jostorratz ekimenaren bigarren saioa. Parte-har-tzaileek, haurrek zein gurasoek, yoga egiteko aukera izango dute 17.30etik 19.00etara bitartean. Izen-ematea zabalik dago.
Joan zen azaroan ekin zion Gazteria Sailak Jostorratz ekimenari, herriko haurrei eta haien gurasoei “aisialdirako espazioak” eskain-tzeko helburuz. Orduan, Goxo-goxo izeneko sukaldaritza saioa egin zuten Azoka Plazan, eta datorren ostiralean egingo dute Jostorratzen barruko bigarren ekintza. Hain zuzen, yoga saioa prestatu du Gazteria Sailak ostiralerako. Saioa Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zein haien gurasoei zuzenduta dagoen arren, bost urte baino txikiagoko anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute ostiraleko hi-tzorduan.
Gazteria Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eman daiteke izena jardueran parte hartzeko. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea, formulario bat beteta. Lau umeko heldu batek egin beharko du izen-ematea.
Ostiralean plazan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta yoga saioa ordu eta erdikoa izango da, 17.30etik 19.00etara.
Temas
Más en Bertan
-
Lezo da la bienvenida a la comunidad de energía renovable Kunkana
-
10.000 euros a cada municipio de Urola Kosta para impulsar el turismo
-
Hernani invertirá un millón de euros en el servicio domiciliario
-
“Plantear un impuesto por tener un perro en Eibar me parece una medida que busca chuparnos el dinero”