Euskal Herriaren historia azaltzeko helburuarekin, elkarren osagarri diren bi erakusketa ikusgai egongo dira bihartik otsailaren 17ra arte Arrasateko Kulturaten, Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz taldeen eskutik. Habitat ezkutatu diguten historia izenekoak Euskal Herria du ardatz, eta DBHko laugarren mailako ikasleei azalpenak emango dizkie Nabarraldeko kide den Beñi Agirrek. Herritar orori zuzendutako bisita gidatua, berriz, otsailaren 8an izango da, 17.30ean.

Arrasateko habitat izenburuko erakusketak herriko historiaren hainbat zertzelada jasoko ditu. Kasu honeten, Zuztarrak Errotuzek bisita bereziak zuzenduko ditu Batxilergoko ikasleentzat.