Urtero Ostegun Gizenez, Ereintza dantza taldearen eskutik, Azeri dantzak Errenteriako kaleak festa giroan murgiltzen ditu eta Herriko Plazako emanaldiarekin inauteriei hasiera ematen zaie.

Dantzaz baino, jolasez osatua dago Azeri dantza eta edonork egin dezake zailtasunik gabe. Hala ere, hori lantzeko entsegu batzuk antolatu dituzte: otsailaren 1, 8, eta 15ean, 19.30ean, Merkatuzarren.

Parte hartzeko interesa dutenek mezua bidali beharko dute helbide honetara: ereintzadan-tzataldea@gmail.com.

Dantza zirikatzailea eta dibertigarria da Azeri dantza eta Ereintza dantza taldeko kideek herritarren parte- hartzearekin festa are eta ederragoa egin nahi dute; festa herrikoiagoa, alegia.

Horregatik, bertan parte har-tzeko gonbita luzatu dute. Inauteriek azken urteotan hartu duten goranzko joerarekin jarraitu nahi dute, jaien hasierari bultzada bat emanez.