Bihar, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan 19.00etan, ATX, El Punto Gunea eta Itzuli konpainiek Oihana. Sorginen bidea antzerki eta dan-tza ikuskizuna eskainiko dute. Sarrerak salgai daude bibe.me plataformaren bitartez eta kulturguneko leihatilan.

Ikuskizunak ordu beteko iraupena du eta euskaraz izango da. Hamabi urtetik gorako ikusleei zuzenduta dago.

Lan honek Oihanak iraganera egin behar duen bidaia konta-tzen du, bere familiako emakumeen artean jakintzak eta ohiturak dantzaren bitartez nola transmititzen diren ulertu eta ezagutzeko.