Europako Lanbide Heziketako eskoletako ordezkariak UGLEn
Italiako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako eta Euskal Herriko irakasleak elkartu dira Zumarragan
Erasmus Digischool proiektuko bazkideen nazioarteko bilera egin zen asteartean UGLEn. Lanbide heziketako ikastetxeen elkartearen (Hetel) eta UGLEren gidari-tzapean, Italiako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako eta Euskal Herriko sei zentrotako hamar ordezkari elkartu ziren.
Digischool proiektuaren helburua hezkuntza plataforma bat garatzea eta online ikasteko materialak prestatzea da. Lanbide Heziketako irakasleei zuzendua dago. Europako KA2 Erasmus+ barruan kokatzen den proiektua da, bi urteko iraupena dauka eta lehen urtea amaitu berri da.
Astearteko bisita bi zatitan banatu zen. Goizean, proiektuaren egungo egoera aurkeztu zen eta eskolako instalazioak ikusi ahal izan zituzten. Proiektuko kideek UGLE_LAB 4.0 laborategi teknologikoko errealitate birtuala ikusi eta probatu ahal izan zuten. Arratsaldean, heziketarako eduki digitalak hautatu eta sortzeari buruzko prestakuntza tailerra egin zen. Eskolatik kanpo, bisitariek Antioko ermita bisitatzeko aukera izan zuten.
UGLEren balioetako bat nazioartekotasuna da. Ikasleei Europako enpresetan Erasmus+ praktikak egiteko aukera eskaintzeaz gain, beste zentroekin, erakundeekin eta mundu osoko enpresekin erlazionatzen da. “Sare horri esker, irakasleak etengabe eguneratuta daude”, diote.
Temas
Más en Bertan
-
Azkoitia pone a prueba el ingenio de sus vecinos en las fiestas de Carnaval
-
El Gobierno central incorpora Plaiaundi en el mayor plan de restauración de humedales de la historia
-
EAJ/PNV de Usurbil se congratula de la obra de Barrenkale se haya adelantado a 2027
-
Aretxabaleta y Eskoriatza volverán a unirse por el deporte femenino y la igualdad