Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa abian jarri zuen udaberrian Udalak hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko. Orain, diagnostiko fasea amaituta, sare komunitarioa sortzen hasiko dira.
Udalak dagoeneko detektatuta ditu bakardade egoera hauskorrean egon daitezkeen pertsonak eta hauekin harremanetan jartzen hasiko da orain, beraien beharrak zein diren ikusi eta proiektuan parte hartu nahi duten galdetzeko.
Dena den, egoera hau bizitzen egon daitezkeen pertsona gehiagoren berri izateko eta hauei eskaini beharreko laguntza artikulatzeko, ezinbestekoa izango da Oiartzungo eragile eta herritarren parte-hartzea eta elkarlana.
Horregatik, bakardade ez hautatuaren inguruko sentsibilizazio eta formakuntza landu eta zaintza sare publiko-komunitarioa sortzen joateko saio irekiak antolatuko ditu Udalak datozen hilabeteetan.
Zaintzadi proiektuak baliabide gutxi dituzten eta inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonen beharrak ezagutu eta hauei erantzuteko esku-hartze sozio-hezitzailea eta komunitarioa martxan jarri nahi du, Oiar-tzungo eragile eta herritarrak ere prozesuan inplikatuz.
Horregatik, proiektuaren lehen fasean, bakardade egoera ez hautatuan bizi diren pertsonen beharrei erantzuteko Oiartzunen dauden baliabideak, sare komunitarioak, herri dinamikak eta mugak zein diren aztertu ziren.
Zeharka bada ere, gai honen inguruan lan egiten duten Oiartzungo 27 eragileetako 45 pertsonekin elkartu ziren proiektuko hezitzaileak (29 emakume eta 16 gizon). Gainera, 185 herritarrek erantzun zuten gaiaren inguruan zabaldutako inkesta dia