Administrari eta teknikari guztiek berdintasuneko trebakuntza saioak izango dituzte Oiartzunen. Emakume eta gizonen berdintasunerako lege berriaren aldaketa nagusiak zeintzu diren landu dituzte eta sail bakoitzari bereziki zerk eragiten dion jorratu da.

Gainera, hizkera eta komunikazio ez sexistaren inguruko formazioa ere jaso dute administrariek.

Etengabeko formakuntza jaso-tzen jarraituko dute udal langileek, sail guztietan generoaren ikuspegia transbertsalki lantzeko.

“Politika tradizionalak ikuspegi androzentrikoarekin egin izan dira, gizonen lehentasunak erdigunean jarriz”, aditzera eman dute Udaletik.

Horiek horrela, “errotik aldatu nahi du hau Oiartzungo Udalak eta udaleko sail guztietan feminismoa zeharlerro moduan txertatzea du helburu, egiten diren proiektu guztietan gizon-emakumeen arteko parekidetasuna bultzatzeko.