Errenteriako Cristobal Gamon ikastetxeak bere 50. urteurrena ospatzeko, Zurekin batera goaz! lelopean, bihar urtean zehar burutuko dituzten ekintzen inaugurazio ekitaldia burutuko dute ikastetxean. Egun horretan txupinazoa bota eta 50. urteurrenaren plaka jarriko dute. Gainera, ikasleen aldetik danborrada, bertsoak eta dantzarien agurra egongo dira.

Gainera, maiatzera arte ere beste ekimen batzuk jadanik antolatu dituzte: otsailean kaldereroak eta inauteriak ospatuko dituzte, urtero bezala; martxoaren 25ean San Markora irteera egingo dute guraso elkartearekin eta, eskolara bueltatzean, merienda eta musika izango dituzte; martxoaren 31n Eriz magoa joango da Mandoegira; apirilaren 21ean ipuin musikatua izango da Oihan Vegarekin; maiatzaren 13an bazkaria egingo dute eta Oihan Vegarekin dantzaldia izango dute; eta ekainaren 10ean eskolako jaia ospatuko dute.