Oiartzungo Udalak klima babesteko eta energia eredu arduratsuago baten aldeko pausoak ematen jarraitzeko, ekintza plan bat idazteko prozesuan murgilduta dago.

Hori dela eta, Oiartzungo Klima eta Energia Plana idazteko prozesuan Udalak hainbat partaide-tza saio antolatuko ditu. Urtarrilaren 18an, asteazkenean, izango da lehenengoa, 19.00etan, udaletxeko pleno aretoan. Herritar guztiei egongo da irekia eta ordu eta erdiko iraupena izango du saioak.

Izan ere, herritarrekin elkarlanean egin nahi du prozesua, klima aldaketaren eta energia-trantsizioaren erronkan eragile ezberdinen inplikazioa ezinbestekoa baita: herritarrena, enpresena, ikastetxeena…

Lehen bileran prozesuaren nondik norakoak aurkeztuko dira eta Oiartzunek klima aldaketaren aurrean dituen arriskuak eta erronkak antzemateko dinamika bat garatuko da.