Bihar 18.00etan, azken urteotan Errenteriako liburutegia izan den eta Madalen kaleko 27 zenbakian dagoen eraikinari Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea izena jarriko zaio, irekiera ofiziala izango den ekitaldian. Inaugurazioa herritar orori zabalik izango da.

Joxepa Antoni bertsolaria izan zen, euskararen eragile eta euskalgintzan erreferente. Zentzu horretan, bat egiten du eraikinaren izaerarekin. Izan ere, herriko hizkuntzen eta pertsona anitzen topagune izaera hartu nahi du, herriaren bizikidetza lingustikoari ekarpena eginaz eta euskararen normalizazio politikoan eragin asmoz.

Bertan hainbat erakundek izango dute habia: Badalab hizkuntza gutxituak biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio guneak, SOS Arrazakeria giza eskubideen defentsarako elkarteak, Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetarak.