Urte berrirako elkarteak dituen proiektuei buruz hitz egiteko helburuarekin, datorren ostegunean Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du. Bazkide kopuruari eustea erronka nagusienetako bat izango da. Batzarra kultur etxean izango da, 20.00etan.

Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzen jarduera amaitu zenetik, etapa berrian sartuta da jada Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartea. Pasa den urtean egin zuten lehen ekimena: gabon kantu eske herrikoia, hain zuzen ere. Ekimenak arrakasta handia izan zuen, herritar askok bat egin zuen eta talde polita osatu zen kalez kale kantuan ibiltzeko.

Herritarrek kanturako gogoa dutela ikusi da ekimen horretan, eta hortaz, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak bide berri horretan lanean jarraitu nahi du, herriko kantu zaleei kanturako aukera gehiago eskain-tzeko asmoz. 2023rako ekimen berriak aztertuko dira batzar nagusian.

Amaitu berri den urtearen errepasoa eta balorazioa egingo dute lehendabizi. Elkarteak urte honetarako dituen aurreikuspenak ere aurkeztuko dira batzar nagusian. Elkarteko zuzendaritza batzordearen zati bat ere berritu egingo da. Elkarteko bazkide guztiei batzar horretara joateko dei egiten zaie.

Herriko abesbatzen jarduera amaitu den arren, elkarteak finantziazioa behar du jarduera berriak aurrera eramateko. Horregatik, oso garran-tzitsutzat jotzen da bazkide kopuruari eustea, urteko kuota ordain-tzea (urtean 10 euro) eta bazkide berriak egitea. Bazkide egin nahi izanez gero, elkarteko kideren batekin harremanetan jarri edo kultur etxeko postontzian eskaera utzi behar da.