Zumaiako bost kirolari arituko dira pilota egokituko Gipuzkoako txapelketan.

Datorren asteburuan hasiko da eta Idiazabaleko Igarondo pilotalekuan jokatuko da lehen jardunaldia. Guztira, lau jardunaldiz osatuko da aurtengo txapelketa. Goizeko 10.00etan hasiko da eta 14.00etan bukatuko da jardunaldia.

Zumaiako Kirol Elkarteak bost pilotarirekin hartuko du parte: Leire Esnal, Xabier Olaziregi, Jurdan Arakistain, Egoitz Arribas eta Luis Zulaika. Paleta modalitatean jokatuko dute pilotari hauek.

Hurrengo jardunaldia Amasa-Villabonan izango da 28an.