Jabetze Eskolako izen-ematea 12an irekiko da
Hernaniko emakumeak ahalduntzeko espazioak udaberrirako eskaintza zabala prestatu du
Hernaniko emakumeentzako Jabetze Eskolako udaberriko ikastaroetan izena emateko epea zabalik egonen da urtarrilaren 12tik 27ra.
Inskripzioak egiteko lau modu daude: Kulturarteko Plaza Feministan presentzialki; hernani.eus udaleko web gunean; e-mailez kulturartekoplazafeminista@hernani.eus edo 943 337 017 telefonora deituta.
Udaberri honetan, askotariko gaiak lantzeko parada izango da. Batetik, ikastaro berriak izango dira, besteak beste: Familia eredu berriak eta eskura dauden tresna juridikoak, Etxeko konpoketak, Autodefentsa Feminista, Alternatiba ekofeministak edota Mendi orientazioa. Bestetik, udazkenean hasi eta segida izango duten hainbat ikastaro ere izango dira, hala nola: Munduko emakumeen literatura; Batukada Feminista eta nork bere burua zaintzeko eta ahalduntzeko hainbat tailer. Amaitzeko, jatorri askotariko emakumeentzako gune iraunkorra dago.