Urte berriarekin batera, Tolosako Udalak aukeratu du dagoeneko 2024ko egutegia osatuko duten argazkien gaia. Tolosa, kultur herria izango da, hain zuzen ere, Tolosanklisk lehiaketako gai berria.

Horrela, gaiaren aukeraketaren bitartez, herrian egiten diren kultur ekintzek duten garrantziari aitortza egin nahi zaio.

Urtero bezala, Tolosako Udalaren web orriko Tolosanklisk atalaren bidez hartu ahal izango da parte lehiaketan. Lanak aurkezteko epeak eta lehiaketaren oinarriak aurrerago emango dira aditzera, baina dagoeneko tolosarrak argazkiak ateratzen eta prestatzen has daitezke.

Aurten, kirola

Aurtengo egutegiak kirola izan du ardatz eta Tolosa CFren urteurrena aintzat hartzeko modua ere izan da. Nahiz eta egutegien banaketa amaitu zen, oraindik aleren bat geratzen da eta Tolosako kultur etxean eskuratu ahal izango dute interesa dutenek.