Síguenos en redes sociales:

Euskal liburuen katalogoa osatu du Ibarrako liburutegiak

Bi eta hamasei urte bitarteko neska-mutilei zuzentzen zaie eta pil-pilean dauden gaiak jorratzen dituzte

Ibarrako Udaleko liburutegiak euskal liburu gomendagarrienak bildu ditu katalogo batean eta eskuragarri dago herriko familientzat.

Hain zuzen ere, 2 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago. Berdintasunaren begiradatik eginiko bilduma da, gizartean pil-pilean dauden gaiak biltzen dituena (ingurumenarekiko begirunea, inmigrazioa, generoa…). Eguberrietan liburu bat oparitzeko proposatzen dute Ibarrako udal liburutegitik eta horretarako bilduma honetako erreferentziak erabiltzea. Bestalde gogoratu dute urtarrilak 5a bitarte liburutegiak ordutegi berezia izango dutela: 10.30etik 13.00etara eta 16.30etik 19.30era.