2023an sartu garen honetan Zumaiako Odol Emaileek aurtengo egutegia aurkeztu dute.
Gauzak horrela, bi hilean behin eta asteazkenetan izango dira odol-emateak, beti bezala. Hau arratsaldeko 16.30ean hasiko da eta 20.30ean amaituko da.
Odola emateko txandak telefonoz edota WhatsApp bidez hartuko dituzte. Horretarako 609 812 706 zenbakira deitu edo ida-tzi beharko da. Odola emateko asteko astelehen eta asteartetan eman ahal izango da izena 17.30etik 21.00etara. Lehen odol- ematea datorren asteko asteazkenean izango da Zumaiako jubilatuen egoitzan eta guztiei gonbita luzatzen zaie.